XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. Domini - Oraintxe esan dezu egi aundia. Lasago bizi zera gu baño. Ordu erdi ontan zai naukazu.

S. Paule - Berandutu egin zaidan ezkero, gabiltzan astiro. Latinez ala diote: Festina Lente mugi zaite astiro. Pizka batean eseritzera noa.

A. Domini - Oraintxe jo didazu arpa!

S. Paule - Ba al dakizu zer gertatzen dan, aizpa biotzekoa. Bada, gu monja sartzekoan, guzia utzita joan bear izaten degu: etxe, guraso, senide, ezagun, lagun, abar eta abar. Komentuan, berriz, besteren esanera gaude: ez borondate ta ez diru.

A. Domini - Jaten ematen dizute, eta gutxi al da. Bego gañerakoa, or konpon!

S. Paule - Ortan munduan aiña estuasun komentuan nagusi diranak izan oi dute. Ez dakizu ondo. Guziok ere, ordea, txarrera oitzen gera, eta iñoiz gure bizimodu latza arintzen badigute, jaitxo bat degula, Ama nagusiaren urtebetetzea edo antzekoa, zerua iruditzen zaigu.

A. Domini - Munduan, berriz, pozago gaudenean, orduan eta larritasun geiago datorkigu. Alabak azi ba'ditut, laister ezkon bear ditut...

S. Paule - Zergatik ori?

A. Domini - Ba-dakizu, gure Lutxi'k senargai on bat ba duala... edo ba zuala...

S. Paule - Bai: eta zer?... Jainkoa'k beste bidera deitu al-du?

A. Domini - Debruak dala esango nuke. Asarretu egin bait-dira; eta, jakiña, naigabea etxe guzian sartu zaigu.

Sor Paule - Gazteen gora-berak...
A. Domini - Bai, oso bera... eroriak gaude.

Sor Paule - Altxako zerate.

A. Domini - Ez da errez. Gure Lutxi lanerako batere gogorik gabe nabaitzen det, etxetik alde egiteko gogoz.

Sor Paule - Ez naiz arritzen. Gañera etxetik ateratzeak ez lioke kalterik egingo. Tokiz aldatzea, gogoz aldatzea bait-da, Jainkoaren bideak dira guziak.